Hezkuntza Ministerioa - Espainiako Gobernua Bolonia en secundaria Ministerio de Educación - Gobierno de EspañaFUTURO, ESTUDOS, MOBILIDADE, BOLSAS E AXUDAS, A NOVA UNIVERSIDADE, PREGUNTAS E RESPOSTAS



 

  • Hemen zaude: 
  • Zer da Bolognako prozesua?
 

Europar Batasuna (EB) sortu nahi izan duten Europako herrialdeek zenbait arlotan egin dute aurrera: Salgaien joan-etorri askeak, pertsonen joan-etorri askea, kapitalen joan-etorri askea... Baina ezagutzaren, unibertsitateko ikasleen eta unibertsitateko tituludunen joan-etorri askearekin bakarrik lor zitekeen benetako Europar Batasuna (EB).

Lisboan eta Parisen zenbait bilera egin eta gero, Europako 29 herrialderen goi-mailako hezkuntzaz arduratzen diren ministroak Bolognan bildu ziren berriz 1999ko ekainaren 19an, beste konferentzia bat egiteko. Horrela, Bolognako deklarazioa sortu zen, eta helburu hori lortzeko oinarriak ezarri zituzten.

Deklarazioak 2010. urtera arteko epea ezarri zuen Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua (EEES) sortzeko, eta bi urteko faseak finkatu zituen. Fase bakoitzaren amaieran Ministerioaren Konferentzia egiten da lortutako berrikusteko eta etorkizuneko zuzentarauak ezartzeko.

Bolognako deklarazioan helburu hauek ezarri ziren:

  • Europako hezkuntza-sistemekin erraz aldera daitekeen sistema bat sortzea.
  • Nagusiki bi ziklotan oinarritutako ikasketa-sistema bat hartzea: Gradua eta Graduondokoa (bi maila dituzte: Masterra eta Doktoregoa).
  • Kreditu-sistema bat ezartzea lana, ikasketa eta ikasleen gaitasunak eta trebetasunak neurtzeko; horrela, ikasketak eta Europako unibertsitateen arteko mugikortasuna onartzeko.
  • Goi-mailako hezkuntzako erakundeen eta Europako unibertsitateko titulazioen kalitatea ziurtatzea.
  • Mugikortasuna sustatzea, ikasleek, irakasleek eta unibertsitateetako administrazioko langileek Europako edozein unibertsitatetan ikasteko eta lan egiteko aukera izan dezaten.
  • Europako dimentsioa sustatzea goi-mailako hezkuntzan, bereziki curriculumaren garapenean.

Gaur egun 46 herrialdek, horien artean Espainia, sinatu dute Bolognako deklarazioa.

Berrogeita sei herrialde horietako unibertsitateetan egin diren aldaketa horiei guztiei Bolognako prozesua esaten diegu.

Orain arte leku hauetan egin dira konferentziak: Pragan (2001), Berlinen (2003), Bergenen (2005) eta Londresen (2007). Hurrengo bilera Lovainan izango da, 2009ko apirilean.

 

AA erabilerraztasunaren logoa

© Ministerio de Educación

Mapa web

Estrategia Universidad 2015