


Zu, Bigarren Hezkuntzako ikaslea zaren hori, izango gara erreforma-prozesuaren onuradun nagusia, zenbait arrazoirengatik.
Lehendabizi, unibertsitateko ikasketa-plan berriak zentzuzkoagoak direlako; haien xedea zure ikaskuntza da. Malgutasun handiagoa izango duzu karrera aldatzeko. Ikasketetan etapak bereizita egongo dira eta horri esker, nazioan nahiz nazioartean mugitzeko aukera izango duzu. Horrez gain, praktika-programa hobeak izango dituzu enpresetan.
Bigarrenik, 46 herrialdeko eta 700 milioi biztanle baino gehiagoko esparru batean guztiz onartuta dagoen titulazio bat lortu ahal izango duzulako. Horri esker, Europa osoan mugitu ahal izango zara lanean.
Onuren artean hauek nabarmenduko ditugu:
Erraztasun handiagoa izango dugu zure unibertsitatean edo Espainiako edozein unibertsitatetan ikasketak aldatzeko
Graduko ikasketak arautzen dituen arautegi berria malguagoa da, eta behin unibertsitateko karrera hasita beste batera aldatu nahi baduzu, errazago onartuko zaizkizu lehenengoan gainditutako ikasgaiak; hots, ikasketak aldatzeko aukera izango duzu ikasketa-urterik galdu gabe.
Ikasketa-plan berriekin ikasgai berdin gehiago izango dira zeharkako karreren artean, eta errazagoa izango da unibertsitate desberdinetako ikasgaiak alderatzea. Beraz, errazagoa izango da dagoeneko eginda dituzun kredituak beste karrera batean onartzea.
Hala ere, unibertsitateei dagokie xehetasun handiagorekin arautzea kontu hori, eta ikasketak onartzeari buruzko informazioa batez ere eman beharko diete ikasleei. Sistema berrian ez da izango hain garrantzitsua ikasgaiaren edukiaren antzekotasuna onartzeko, eta ikasketaren emaitzak garrantzitsuagoak izango dira.
Erraztasun handiagoak izango dituzu atzerrian ikasteko
Europa osoan Europako kreditua erabiltzen denez, gaur egun Erasmuseko ikasleekin gertatzen den moduan, errazagoa izango da beste herrialde batzuetan egindako ikasketak egiaztatzea. Horrez gain, Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruko (EEES) Estatu kideek sinatutako dokumentu guztietan, Europan ikasleen mugikortasuna handitzeko konpromisoa dago.
Gero eta herrialde gehiagok (horien artean Espainia) laguntzen dute diruz gure ikasleek ikasketen zati bat atzerrian egin dezaten. Halaber, Graduko ikasketa berrien barruan errazagoa da atzerrian ikasteko aukera barne hartzea.
Azkenik, orain errazagoa da zenbait herrialdek parte hartzen duten baterako programak egitea, eta zure ikasketen zati bat atzerriko unibertsitate batean egitea.
Atzerrian unibertsitateko ikasketak onartzeko erraztasun handiagoa izango duzu
Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua (EEES) sortzearen helburu nagusietako bat unibertsitateko ikasleen mugikortasuna erraztea eta sustatzea da.
Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruan (EEES) herrialde guztiek ikasketak modu berean antolatzen dituztenez, Graduko ikasketak Espainian, Master bat Finlandian eta Doktoregoa Frantzian egitea errazagoa izango da zuretzat.
Hori guztia ikasketak jarraitu nahi dituzun herrialdean unibertsitateko tituluaren homologazioa eskatu behar izan gabe.
Unibertsitateko ikasketen kalitatea hobea izango da.
Hezkuntza-sistema berriak zenbait arau ezarri ditu Espainiako unibertsitateko irakaskuntzen kalitatea ebaluatzeko.
Titulu berriak eman aurretik, egiaztatze-prozesu bat izan beharko dute beharrezkoa den kalitatea dutela egiaztatzeko.
Irizpideak betetzen dituzten titulua ofizialtzat hartzen dira eta sei urteko indarraldia izango dute. Epe hori igarotakoan, ebaluazio-prozesua gainditu beharko dute berriz.
Tituluen bilakaeran ezarritako irizpideak Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua (EEES) osatzen duten Europako herrialdeetan aplikatzen diren berak dira.
Kontsultatu unibertsitateko ikasleen Mugikortasunari buruzko informazioa