Hezkuntza Ministerioa - Espainiako Gobernua Bolonia en secundaria Bolonia en SecundariaBolonia en Secundaria



 

 

UNIBERTSITATEKO IKASLEEN MUGIKORTASUNA

Bolognako prozesuari eusten dioten arrazoietako bat mugikortasunaren eragozpena ezabatzearena da.

Oro har, onartuta dago mugikortasuna beharrezkoa dela unibertsitateko trebakuntzan, eta jasotako irakaskuntzen kalitatea eta aniztasuna handitzeko aukera dela. Mugikortasuna onuragarria da ikasleentzat nahiz Goi-mailako Hezkuntzako zentroetarako.

Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua (EEES) sortzea eta mugikortasuna, bateragarriak diren jarduerak dira. Horrela, baten garapenak bestearena sustatzen du.

 

Mugikortasuna Espainiako unibertsitateen artean

Ikasleak Espainiako unibertsitateen artean mugi daitezen sustatzeko, Espainiako Unibertsitateen artean Trukatzeko Sistema bat dago (SICUE). Haren helburua da goi-mailako hezkuntzan hezkuntza-eskaintzaren aniztasuna handitzea. Horrela, zure ikasketen zati bat matrikula egin ez duzun beste unibertsitate batzuetan egiteko aukera izango duzu, eta zure ikasketa-espedientean berehala egiaztatuko zaizkizu egindako kredituak. Horri esker, Espainiako unibertsitate sistema irekiagoa lortuko da.

SICUE ekimenari laguntzeko asmoz, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak beka-programa bat du, "Séneca" delakoa, unibertsitateko ikasleei laguntza ekonomikoa ematen diena lekualdaketen eta egonaldiaren gastuak ordaintzeko beste unibertsitate batean ikasten ari diren bitartean.

Laguntza horiekin, Bolognako deklarazioaren printzipio nagusietako bat aplikatzea sustatzen da: Ikasleen zirkulazio librea zailtzen duten eragozpenak kentzea, eta Europako esparruan hezkuntza-sistemen baliokidetasuna eta bateragarritasuna lortzea. Horrela, irakasleek eta ikasleek sarbide librea izango dute ikasteko, trebatzeko eta lanbidea hobetzeko.

 

Nazioarteko mugikortasuna

Mugikortasunak eragina du -pertsonala, akademikoa eta profesionala- egiten duenarengan, eta gizartean nabarmen onartuta dago.

Bolognako prozesuak mugitzen laguntzen du eta Europar Batasunaren helburua indartzen du; alegia Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruan (EEES) mugikortasunak salbuespena izateari uztea eta arau bihurtzea.

Mugikortasunak, oro har, hau eskaintzen dizu:

  • - Gaitasun pertsonalak hobetzea, hala nola talde-lana egiteko gaitasuna, egoera berrietara moldatzea.
  • - Kultura arteko gaitasunak hobetzea, bizi garen mundu globalizatuan ezinbestekoak direnak.
  • - Hizkuntza-gaitasuna hobetzea.
  • - Enplegagarritasuna handitzea eta lan hobeak lortzen laguntzea.
  • - Trebakuntza akademikoa hobetzea.

Erasmus programa

ERASMUS programa duela 20 urte baino gehiago sortu zen. Horrela, Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua sortzen lagundu du.

Bi milioi gazte baino gehiago ERASMUS bekadunak izan dira, eta haietatik ia %15 espainolak dira.

Horrez gain, ERASMUS ikasleen %90entzat mugikortasun aldia positiboa edo oso positiboa izan da.

Azken ikasturtean, 2007-2008an, 25.000 ikaslek baino gehiagok egin zuten seihileko bat edo ikasturte oso bat Europako unibertsitate batean. Eta Europako 27.000 ikasle baino gehiago etorri ziren gure unibertsitateetara.

Mugikortasuna eta Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua (EEES) sortzea banatu ezin diren kontzeptuak dira, eta prozesu horretan Espainiako ikasleak eta irakasleak parte hartzea erabakigarria izan da eta izango da.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 66 milioi bideratuko ditu 2008-2009 ikasturte honetan Europar Batasunaren mugikortasunaren laguntzak osatzeko.

ERASMUS programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Europako Programen Erakunde Autonomoaren web orrialdera sar zaitezke.

Itzuli

 

AA erabilerraztasunaren logoa

© Ministerio de Educación

Mapa web

Estrategia Universidad 2015