Hezkuntza Ministerioa - Espainiako Gobernua Bolonia en secundaria Bolonia en SecundariaBolonia en Secundaria



 

  • Hemen zaude: 
  • Nola sartu ikasketa berrietara
 

2010eko ekainetik aurrera beste proba bat egin beharko duzu unibertsitatera sartzeko.

Proba berri horrek bi fase izango ditu:

  • Orokorra, derrigorrezkoa izango dena.
  • Berariazkoa, borondatezkoa izango dena. Horren bidez, egin nahi dituzun unibertsitateko irakaskuntzekin zerikusia duten ikasgaien azterketa egin ahal izango duzu, zure nota hobetzeko.

Proba gainditutzat hartuko da batez bestekoaren emaitzan gutxienez 5 puntu lortu badituzu. Batez besteko hori, Batxilergoko batez besteko notaren ehuneko 60aren eta fase orokorraren kalifikazioaren ehuneko 40aren artekoa da; betiere gutxienez 4 puntu lortu badituzu fase orokorraren kalifikazioan.

Berariazko fasearen ikasgaien kalifikazioei esker aurreko kalifikazioa hobetu ahal izango duzu. Horretarako azterketa borondatez egin dezakezu. Horrela, errazagoa izango da zuretzat plaza kopuruen eskaera eskaintzarena baino handiagoa duten unibertsitateko irakaskuntzetara sartzea.

Proba berri horren helburua da zure heldutasuna baloratzea eta egin nahi dituzun Graduko irakaskuntzekin lotutako ezagutzak ebaluatzea.

2012ko ekainetik aurrera, fase orokorraren atzerriko hizkuntzaren probak ahozko proba ere izango du, eta ingelesez, frantsesez, italieraz edo portugesen egin dezakezu.

Urtero bi deialdi egingo dira unibertsitatera sartzeko proban eta zuk elkarren segidan egindako deialdietan parte hartu ahal izango duzu kalifikazioa hobetzeko, fase orokorrean nahiz berariazkoan.

Goi-mailako Lanbide Heziketako ikaslea bazara, 2010-2011 ikasturtetik aurrera kupo orokorraren bidez sartu ahal izango zara unibertsitatera, orain arte egiteko den erreserba-kupoen arabera izan ezik.

 

AA erabilerraztasunaren logoa

© Ministerio de Educación

Mapa web

Estrategia Universidad 2015