


Espainiako unibertsitateek ohiko titulazioak eskaintzen jarraituko dute, hala nola Medikuntza, Matematika, Zuzenbidea, Historia, eta baita beste berri batzuk ere: Eraikuntzaren Ingeniaritza, Giza Biologia, etab.
Hezkuntza-sistema berriaren nobedadeetako bat da Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua (EEES) sortu aurretik unibertsitateek zerrenda itxi batean, "Tituluen katalogoa" delakoan, jasotzen ziren tituluak bakarrik eskain zitzaketela.
Ikasketa-sistema berriarekin, aldiz, unibertsitate bakoitzak edozein titulazio diseina dezake. Abian jartzeko autonomia-erkidegoetako administrazioak onartu behar ditu, kalitate baldintza batzuk betetzen dituztela egiaztatuta, hala nola: zenbat irakaslek emango duten, lekua eta baliabideak egokiak diren, edukiak proposatutako titulura egokitzen diren, etab.