


Hezkuntza-sistema berrian zu zara protagonista ikasketa-prozesuan, ez irakaslea. Zure ikaskuntza Europako kreditu-sistemaren bidez neurtuko da. Horrela, helburua da ezagutza teorikoez gain gaitasun eta trebetasun orokor eta bereziak ere lortzea, lan-merkatura prestakuntza hobearekin sartzeko.
Bestalde, irakaskuntza modu berri honi esker, autonomoagoa izango zara ikastean; ikasteko modu gogoetatsuagoa izango da, diziplina anitzekoa, lankidetza handiagokoa eta praktikoagoa. Helburua profesional kritikoak, sortzaileak eta independenteak sortzea da; arazoak konpontzeko gai direnak, eta bizitzan zehar ikasten jarraitzen dutenak.
Helburua da trebatze- eta lan-ohitura jarraituak bereganatzea, zure bizitzan zehar etengabe treba zaitezen, ez bakarrik unibertsitatean.
Ikasketa-sistema berri honen bidez ohiko maisu-eskolak murrizten dira eta partaidetza-eskolak sustatzen dira, hala nola mintegietan, talde murriztuetan, eztabaidetan eta ahozko adierazpenetan.
Irakasleak prozesuan lagunduko zaitu, baina zu izango zara iritzia eman, ebatzi, kontsultatu eta ikasitakoa erabili beharko duzuna.
Etxean, unibertsitatean edo praktikaldian egindako lan guztia ezinbestekoa izango da tituluan ezarritako helburuak lortzeko, eta Europako kredituetan zenbatuko dira.