


Unibertsitateko ikasketen kostuaren zati handia funts publikoekin diruz laguntzen da: kostu osoaren %80 inguru. Diru-laguntza hori egin arren, zenbait gaztek ezin diote aurre egin gastu horri. Horregatik, Gobernuak beka eta laguntza eskaintza zabala jartzen du zure eskura mundu guztiak unibertsitateko ikasketak egiteko aukera izan dezan, berdintasun-baldintzekin, edozein dela norberaren egoera ekonomikoa. 2008-2009 ikasturtean 200.000 ikasle baino gehiago izan ziren laguntza horien onuradun.
Hemen Gradu, Master eta Doktorego ikastaroetarako beken deialdi orokorrari buruz behar duzun informazio oro aurki dezakezu. .
Hala ere, informazio zabalago eta zehatzagoa behar baduzu deialdi bati buruz, sartu hemen:
www.micinn.es
