


EUROPAKO GOI MAILAKO HEZKUNTZA ESPARRUA
1) Zer da Bolognako prozesua?
Bolognako prozesua 1999an hasi zen Europako 29 herrialdetako (horien artean Espainian) ministroek Bolognako deklarazioa sinatu zutenean. Haren helburua da 2010. urtean Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparrua (EEES) sortzea, Europako unibertsitate-sistemak bateratzeko eta alderatzeko; horrela, unibertsitateko tituluak Europa osoan erabili, mugitu eta onartu ahal izango dira. Horregatik, Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruan gertatutako bateratze-prozesutzat ere hartzen da.
2) Zenbat herrialdek parte hartzen dute?
Orain arte Europako 46 herrialde gara.
3) Europak ezartzen al digu zer egin behar dugun goi-mailako hezkuntzan Espainian?
Ez. Espainiak nahita sinatu ditu zenbait deklarazio (1999., 2001., 2003., 2005. eta 2007. urteetan), Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruaren (EEES) edukia burutzeko. Konpromiso hori 2009ko apirilean berrituko du beste 45 herrialderekin batera.
Beraz, Espainiak libreki erabaki du zer aldaketak egin behar diren Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruan (EEES) sartzeko; izan ere, zuentzat eta oro har, gizartearentzat, onena dela uste du.
4) Zein dira Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruaren (EEES) helburuak?
Hau lortzea:
5) Zer da Europako kreditua?
Ikaslearen lana eta ikasketa neurtzeko unitatea da. Kredituko 25 ordu dira gutxienez, eta 30 ordu gehienez. Ikasturte bakoitzak Europako 60 kreditu izango ditu.
Neurri-unitate honi esker, eskola teoriko eta praktikoei dagozkien orduak, ikasketa-orduak, mintegietan emandakoak, lanei, praktikei edo proiektuei dagozkien orduak nahiz azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutako orduak baloratu eta aintzat hartuko dira.