


UNIBERTSITATEAN SARTZEA
1) Nola sar daiteke unibertsitatera?
2010eko ekainetik aurrera beste proba bat egin beharko duzu unibertsitatera sartzeko. Bi fase izango ditu:
Ikasle batek proba gaindituko du Batxilergoko batez besteko notaren ehuneko 60aren eta fase orokorraren kalifikazioaren ehuneko 40aren batez besteko haztatua gutxienez 5 puntukoa bada; betiere fase orokorraren kalifikazioan gutxienez 4 puntu lortu baditu.
2012ko ekaineko selektibitatean atzerriko hizkuntzaren probak ahozko azterketa ere izango du, idatzizkoaz gain.
2) Unibertsitateek gutxieneko batez besteko nota izaten jarraituko al dute?
Bai.
3) Gutxieneko batez besteko notak aldatuko al dira?
Orain arte bezala, eskabide kopurua dagoen plaza kopurua baino handiagoa duten Graduak egin nahi dituzten ikasleek kontuan hartu beharko dute sartzea zailagoa izango dela, eta beraz, nota altuagoa ere izango dela, plaza bera lortzeko hainbat ikaslek lehiatuko dutelako.
Hurrengo estekan Espainiako unibertsitateetako plaza kopurua eta batez besteko notak kontsultatu ahal izango dituzu
Egin klik hemen sartzeko
4) Selektibitatea gainditzeko oraindik bi aukera egongo al dira urtean?
Bai. Orain arte bezala, Unibertsitatera sartzeko proba berriarekin urtean bi deialdi egingo dira, eta bietan aurkezteko aukera izango dute zure nota hobetzeko.
Hala ere, Zientzia eta Berrikuntza eta Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioek eta autonomia-erkidegoek eta unibertsitateek probaren edo zenbait faseren deialdi kopurua handitu ahal izango dute.
5) Gradu berrien edukiek ikasleak lan-merkatura sartzeko duen prestakuntzari garrantzi handiagoa emango al diote?
Unibertsitateek ikasketa-plan berriak diseinatzeko titulu batean bereganatu behar duzun ikaskuntzaren emaitzen definizioa, osaera eta ebaluazioa egin behar dute, ikaskuntzak “garrantzi profesionala” izan dezan edo "gizartearentzat garrantzitsua" izan dadin.
Unibertsitario bat lan-merkaturako prestatzeak ez du esan nahi lanbide jakin baterako prestatzea, baizik eta ezagutzak bereganatzea eta trebetasunetan heztea, hala nola aztertzeko eta laburtzeko gaitasuna, arazoak ebazteko gaitasuna edo ezagutzak praktikan aplikatzeko gaitasuna dagokion ikasketa arloan.
6) Ikasle gutxi dituzten ikasketak kenduko al dira?
Ikasle gutxi dituzten ikasketak ez dira kenduko, ezinbestekoak direlako gizarterako; baina ziur asko berrantolatuko dira. Zenbait karrera egiteko ikasle gutxi badago unibertsitateek eta autonomia-erkidegoek formulak asmatu beharko dituzte ikasketa horiek gizarte-beharretara egoki daitezen.
Ildo horretan, unibertsitate bakoitza eta dagokion autonomia-erkidegoa zer titulu eskaini, zer eduki eta nola antolatuko dituen erabakitzen ari dira. Eskaera gutxiko ikasketetarako proposamenak egiten ari dira, hala nola unibertsitate arteko tituluak edo karrerak moduluka antolatzea, eskaera gutxiko eta handiko moduluak barne hartzeko.