


Unibertsitateko irakaskuntzen lehen zikloa da. Erkidegoko arautegiaren zenbait salbuespen izan ezik (hala nola medikuntza), 240 Europako kreditu ditu; normalean lau urtetan banatuta.
2008-2009 ikasturte honetan Graduko lehen tituluak ezarri dira. 2010-2011 ikasturtean Graduko tituluen ezarpena orokorra izango da, eta dagoeneko ezin izango da eskaini gaur egungo titulazioen lehen maila.