Ikasle guztien beharretara egokitutako titulazio gehiagoren artean aukeratu ahal izango dut.
Ni izango naiz nire ikaskuntzaren protagonista.
Modu desberdin asko ikasiko ditut eta nire gaitasun guztiak garatuko ditut.
Aldi berean ikastea eta lan egitea erabakitzen badut, nire ikasketa-erritmoa eta emandako denbora errespetatuko da.
Ebaluazioan azken azterketaz gain ikasturtean egindako lan guztia ere kontuan hartuko dira.
Erraz aldatu ahal izango ditut ikasketak eta unibertsitatea; baita atzerrian ikastea ere.
Ikasketa-planen etengabeko jarraipena egingo da eta orain baino errazagoa izango da akatsak zuzentzea.
Errazagoa izango da ikasketak aurreikusitako denboran bukatzea.
Prestakuntza hobea izango dut unibertsitateko tituludun gisa lan egiteko, eta bizitza osoan ikasten jarraitzeko gai izango naiz.
Graduaren ondoren ikasten jarraitu nahi badut, prezio merkean dauden master eskaintza handia izango dut, eta laguntza ekonomiko ugari ere izango ditut. Halaber, doktoregoa baldintza hoberekin egin ahal izango dut.