


Espainiako Unibertsitate Sistemak 77 unibertsitatek osatzen dute: 50 publiko eta 27 pribatu. Gaur egun bost unibertsitate (publiko batek eta lau pribatuk) bertaratu gabeko unibertsitateak dira; haietatik, 2008-2009 ikasturtean bi pribatuk (UDIMA eta UOC) eta publiko batek (UNED) ematen dute irakaskuntza. Sistemak ere graduondoko programa bereziak bakarrik (Masterra eta Doktoregoa) ematen dituzten bi unibertsitate berezi ditu: Universidad Internacional Menéndez Pelayo (UIMP) eta Andaluziako Universidad Internacional.
Gaur egun, aurrez aurreko hezkuntza ematen duten 70 unibertsitateen artean, 165 campus daude; 117, 47 unibertsitate publikoen artean eta 48, 23 unibertsitate pribatuen artean.
Titulazio bat zer unibertsitatetan ikasi nahi duzun aukeratzean, helburu pertsonalak eta profesionalak nahiz zer trebakuntza jaso nahi duzun kontuan hartzea gomendatzen dizugu.
Hemen Espainiako unibertsitate guztiak kontsulta ditzakezu:
Andaluziako Autonomia Erkidegoa
Kanarietako Autonomia Erkidegoa
Kantabriako Autonomia Erkidegoa
Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa
Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoa
Kataluniako Autonomia Erkidegoa
Extremadurako Autonomia Erkidegoa
Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa